2007/12/05 20:58:20.663 GMT+1

Surf-camp Barrikan

Oraingoan Barrikan izan da hitzordua. Murriola. Barrika. Zelai, Izaro, Eñaut eta Itxaro.
Plentziako badia.
Iker (3 urte).
Jende dezente ginen eta antolaketa korapilotsu xamarra izan bazen ere, batez ere etxekoentzat, gustura egon ginen helduak helduekin eta haurrak euren artean.
Surfa egitera joaten da jendea bazter honetara, gure lagunek aterpea eta zerbitzua eskaintzen diete. Guk ez genuen surfik egin baina olatu ederrak daudela inguruan zin egin dezakegu.Umorea Pelloren kontura joan da asteburuan. Ipurdia ala ukondoa?
Aurrekalde berezia du etxeak. Ipar hormak ez du leihorik inguru hauetan. Haizea eta hotzari bizkar emateko noski.
Manex, Beñat eta Peru. Etxe aurrean parke ederra.
Peru. Ze mendetan asmatu ote zen betiko jolas hau?
Etxearen eskubialdea. Remen laguna.Eñaut, Aitziber eta Pello.
Lili, Iker eta Oier metroan.Amaia lagunarekin. 18/98ko kideen atxiloketak gaitzesteko manifan izan ginen. Gero, beraiek ez bezala, martini-urdina probatzeko parada ederra izan nuen Bilboko zazpikaleetako "Gelatxu" taberna berezian. Gazi-gozoa da gure bizimodua!

Nork: marije.2007/12/05 20:58:20.663 GMT+1
Etiketak: lagunak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)