
Bihar Novo ikustera goaz, oraingoan ere ama eta biok.

Ba atzo ikusi genuen Nancho. Ama ikaratuta irten zen. Blasfemo xamarra da gizona eta gainera sexua du gai nagusia. Aldez aurretik aipatu nion amari ez zela oso aproposa beretzat baina baietz, ikusi nahi zuela. Amodioa, gorrotoa, biolentzia, inbidia, desengainua... izan zituen ahotan oso modu barregarrian, buztan eta mokoak tartekatuz. Oso da okurrentea tipo hau. Etengabekoak izan ziren prentsa arrosa eta egunerokotasunari lotutako aipamenak: Bush, El Jueves (printzipeak larrutan), Aznar, Zapatero, Acebes, Yoli Berrocal, Aries Sharon...
Espainiar poeta antzinakoak (Quevedo eta antzekoak) etengabe aipatu eta errezitatu zituen eta harrigarria , edukiak oso bortitzak eta sexualak dira.
Guztia musika lagun. Gitarra eta armonika berak eta pianoa laguntzaileak. Ondo abesten du gainera.
Finean, komunikatzaile paregabea da tipoa, hurbila, azkarra, zorrotza, zuzena. Gustukoa dut (beste askok bezala, antzokia topetara zegoen eta algarak etengabeak).
Donostiara datorren hurrengoan ere begira izango natzaio.
Idatzi artikulu bat