

Bakarrik etorri zen, bandarik gabe. Gitarra izan du lagun bakarra.

Ahots goxoa, sarkorra, aldakorra, dantzaria... du. Abestien gaiak, aldiz, sentimentu, emozio, injustizi eta antzeko gaiak ikutzen ditu.

Naverán, berriz, birtuosoa da biolontxeloarekin. Bach maisuki jotzen du baina baita biolontxeloarekin borrokan diharduen Zoltán Kodályren musika ere.
Bi musika hauek arrastoa uzten dutenetakoak dira, zalantzarik gabe.