
Maribi, Dani eta Pili, ekitaldia bukatu ondorengo coctelean.
Bere lana arropa diseinu batean oinarritu eta pintxo bat "diseinatzea" izan da; diseinatu eta 180 egin, hain zuzen.
Ekitaldi Miramar jauregian izan zen, iluntzean. 9 emakume sukaldarik hartu zuten parte, 9 diseinu eta 9 pintxo ikusi eta jan genituen. Ondoren coctelean janari eta edari gehiago atera zuten.

Pinpilipauxa izena jarri dio; lagunartean brainstorming bidez aukeratu zuten izena. Behekaldean atun marinatua, goian txibia pelaio erara eta ile horia irudikatzen pasta frijitua.
Piliren pintxoak arrakasta haundia izan zuen; oso goxua zegoen, hotza egon arren -berotzeko aukerarik ez zuen izan-.
Ikusi modeloa eta pintxoa bideoan jasota.
Lan haundia hartu zuen Pilik baina emaitza paregabea izan da. Zorionak!
Argazki guztiak.
Bideoa.
Idatzi artikulu bat