Bi urtebetetzeak batera ospatu ditugu.
Perurenak kutsu berezi bat bazuen, nahiz eta atzo aipatu ez. Bataiatu gabea eta jaunartzerik egin gabea da gurasook hala nahi izan dugulako. 9 ordez 10 urteak ospatu nahi izan ditugu bereziki. Hamarkadaz aldatzea beti da gogoangarria. Bidai ederra eta bazkari goxua (ez hainbeste berarentzat baina tira).
Aititari Eibartik irtetea oso gustuko ez zaio egiten baina itxasoari begira so egotea bai. Gure adina zuen garaian Orruan bazkaltzen zuten domingeroetakoa zen eta garai haiek gogoratzea xamurra da berarentzat. Emaztea...
Arantxik ere hurrengo egunean urtebetetzea zuela eta abestu genion eta kandelei putz egiteko aukera izan zuen.
Ederto pasa genuen.
Aitita. Mariasun.
Ane. Peru eta Lili.
Mariasun eta Agustin.
Klaudia, ama.
Arantxik zenbat urte? Lilik pertxenta! Horiek azkazalak!
Japoniako argazki batzuk erakutsi genituen.
Arantxi eta Ernesto.
2008/04/05 13:42:33.493 GMT+2
Peruk 10 Aititak 86
Nork: marije.2008/04/05 13:42:33.493 GMT+2
Etiketak: familia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat