- Getarian pasatako egunetan lehengusu eta lagunekin primeran pasa genuen: festetan, arrantzan, hondartzan, moilan, Zarautzen...

- Salamanca-Vilvestren gustura ibili gara Sancheztarrekin: Arribes del Duero, Portugal, Vilvesre, Mieza, Aldeadavila eta inguruetan hainbat txango egin genituen, baita lasai igerilekuan eta Duero ibaian egon ere.

- Artaxoako harresira lehen aldiz joan gara (Berriako artikulua); ederra iruditu zait, energiaz betea dago ingurua, istoriaren gune indartsua da, benetan.

- Oliteko jauregia eta eliza. Sarri egona nengoen bertan, baina oraingoan gidariaren laguntzarekin xehetasun berriak ezagutu ditugu; interesgarria, benetan.

- Senda vivan bigarrenez egon gara eta oraingoan ere gozatu dugu.

Inguruan lo egiteko aukeraz baliatu gara eta "La Alberca" izeneko aterpean egon gara; gomendagarria da, leku lasaia eta abegikorra iruditu zaigu.
- Tuterak aho-zabal utzi gaitu: Monreal dorrea, judutarren istoria, tomate feo izenekoaren zapore goxoa...
Argazki gehiago
Idatzi artikulu bat