2012/09/13 21:55:29.163 GMT+2

Oña

Udara honetan egindako planen artean Burgosera egindakoa azpimarratuko dut. Oña herri txiki eta interesgarria iruditu zait. Historia handiko herria da. Abuztuko bost egunetan El Cronicon izeneko herri antzerkia egiten dute. Herriko 100 lagunek hartzen dute parte. Monastegiaren sorrera eta erregeen arteko liskarrak dituzte gai, hori bai, historia beraien mesederako irakurrita beti ere. Aurtengo azken saioan izan ginen.
Bestalde, Las edades del hombre erakusketa ere Oñan izan da aurten, Monacatus izenarekin bataiatu dute. Interesgarria iruditu zait.
Badu Oñak Oca izeneko haitzarte eder bat ere, bide zaharretik doana mendi tontorreraino.
Bertan lo egiteko aukera ezinhobea Camino Condal izeneko landa-etxea da, gela ederrak ditu, prezioa ere halakoxea da eta Oña erdi-erdian dago.

Poza de la sal herrian ere izan ginen, gatzaga abandonatuak daude bertan, baina gatzaga-museoa oso interesgarria da, batez ere bertako arduradunak oso aurkezpen originala egiten duelako. Herri honetan jaio zen Felix Rodriguez de la Fuente naturazalea. Udaletxe alboan erakusketa txiki bat dago bere omenez. Lo egiteko bada leku egokia elizaren alboan

Bureba bailaran daude bi herriak.

Alboko Tobalina bailaran dago Frias, herri bitxia; eta, alboan Garoñako zentral nuklearra, zorionez ixtera doazena. Baita Sobron ere.

Irteeran ateratako argazkiak.

Nork: marije.2012/09/13 21:55:29.163 GMT+2
Etiketak: | Permalink