2010/04/26 20:55:56.138 GMT+2

Olatu-talkak ostikoak euskal kulturari

Asteburu honetan izan da, bai. Arrakasta itzela... beno, izugarria, donostiarrez.

Bi egunetan zehar, larunbata eta igandean hirian zehar ibili gara eta hamaika ekimen ikusi ditugu, barkatu... hamaika ekimenetan parte-hartu dugu. Ze hori izan da arrakastaren gakoa udaleko Mari Sol Garmendia arduradunaren hitzetan: Donostiak festa parte hartzaileak antolatzen ditu... Aibala, azkenean! Galdetu-galdetu larunbatean kexa azaldu zuten elkarteetako kideei. Ez dakit manifarik egin zuten baina boulebarrean tinko eutsi zieten parkartei. Galdetu piraten jaiaren antolatzaileei, galdetu Egiako jaien antolatzaileei, galdetu Igeldo bizirik nahi dutenei, Zubietarrei...

Eta ni zergatik sentitu naiz arrotza nire hirian? Hasieran esan bezala hamaika ekitalditan egon naiz eta gaztelaniaz egin dira aurkezpena, haurrentzat jolasak, helduontzat aurkezpenak... minduta, baztertuta eta batez ere aintzat ez nautela, gaituztela hartu sentitu dut.

Ah, eta arrakasta ikusita, alkate txit gorenak agindu berri du 2016an kultur-hiria izan edo ez izan, olatu-talka honek jarraitu egingo duela, urteroko egitarauan sartuko dutela. Bejondeiola! Gora turistak!

Egin zuten ekitaldi ponpoxo bat orain hilabete batzuk, Victoria Eugenian euskal kulturaren presentziaz aritzeko. Kaka zaharra! Espainola izan da olatu-talka, edo frantsesa? Bereziki frantsesez josia zegoen larunbatean Donostiako erdigunea.

Ez naiz 100 ekitaldietan egon, noski, baina zeinetan egon naizen jakin nahi baduzu, hona hemen:
- Tapizgintza Getaria kalean; oso jatorrak emakume edadetuak baina euskara zekienik ez, eta kartel guztiak gaztelaniaz.
- Kometak aireratzea; antolatzailearentzat euskara zerbait bitxia zen.
- Orrazkera misteriotsuen antolatzaileak iparraldekoak ziren baina frantsesak guztiz.
- Bazen behin ipuinen lorategia, Miramarren, Errenteriako konpartsa batek antolatua, haurrei zazpi ipotxen dantza erakutsi ziena, DENA GAZTELANIAZ, salbu eta arratsaldeon... Alkatea eta Denis Itxaso zinegotzia han ziren, beraz, badakite zer bultzatzen ari diren.
- Pintxoak eta blogak piknika; musika eta giroa ederra, baina aurkezpen guztiak -antolatzaileenak zein musikarienak- GAZTELANIAZ. Denis Itxaso bertan zen, beraz, badaki zer bultzatzen ari diren.
- Barra klasikoko erakustaldia Kontxan, hemen bai, megafoniatik aritu zenak euskara erabili zuen, zorionak beraz, baina kontuan hartu behar da ekitaldi hau urtero antolatzen dela, nahiz olatu-talkan sartu duten.

Ba hori, Baionan edo Castron antolatu izan balute bezalaxe.

Donostiak ez du hau merezi!

Nork: marije.2010/04/26 20:55:56.138 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)