2011/03/20 11:11:36.699 GMT+1

Olatu eta kaioek inguraturik

Nola ez dut ba maiteko San Anton mendia? Tupustean Berrian argitaratutako artikulu eder bezain kitzikagarri honekin egin dut topo sarean.

Arratoiaren sorrera kontatzen duen kondaira tristea?

«Getarian Keta izeneko edertasun handiko eta ontasun mugagabeko arrantzale gazte bat bizi zen. Itegi eta Alsakarte andereak, berriz, Ketaren bihotza nork bereganatuko zain lehian zebiltzan herrian. Baina, Keta mutiko lotsatia izaki, ez zien ez bataren eta ez bestearen losintxei jaramonik egin. Bi emakumeak helburua lortzen ez zutela ikusirik, elkarrekin haserretu ziren, bati kasurik ez egitea bestearen errua zela uste baitzuten. Halako batean, Ketak Golindo mendiaren magalean bi emakumeak borrokan aurkitu zituen, kolpeka eta elkarri iletik tiraka maitasun ezak zitaldutako maitaleen moduan. Ketak hori ikustean, hain bihotz onekoa izaki, errua berea zela sentitu zuen, eta zeruari harri bihurtzeko eskatu zion. Eskaria bete egin zen, eta itsas barrenetik egundoko hareharrizko uhartea azaldu zen, makurtutako arratoi baten gorputzaren itxurakoa. Lotsaturik euren irrika eta lo galtzeen eragileak gizaki izateari utzi ziola jakinik, Itegi eta Alsakarte emakumeek negarka eurek ere harri bihurtzea eskatu zuten; jainkoek, Altzokoarri eta Iteko punta izeneko harrizko beso bilakatu zituen, eta hantxe daude, atsedenean, begirada Keta maitearengan jarrita».


Nork: marije.2011/03/20 11:11:36.699 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)