2008/05/23 11:24:14.373 GMT+2

Nola jokatu haurrak jokabide okerra duenean eta pantailen arriskuak

Atzo eta herenegun ikastolako Guraso Elkarteak antolatutako bi hitzaldietan egon nintzen. Hona hemen bertan jaso nituen ideia interesgarrienak:
Nola jokatu haurrak jokabide okerra duenean
- Jarrera horren aurrean nola sentitzen gara gurasoak?
- Gure jokabideen baitan erreakzionatzen dute haurrek. Gurasoak autoestimu baxua badu, haurrak jaso egiten du hori.
- Haurrengan ditugun espektatibek eraginda rol zehatzak ematera bultzatzen gaitu.
- Nola jokatu: 1. KASURIK EZ EGIN! (salbuespen batzuk badaude, adopzioak esate baterako) EDO GEHIENEZ BI ALDIZ ESAN; 2. EGOERA LASAITU DENEAN MUGAK JARRI (gertatu dena ekiditeko nola jokatu behar duen adierazi, haurra inplikatu erabakian; hau 3 urtetik aurrera egin daiteke) ARAUEN ONDOAN ONDORIO TXARRAK ETA ONAK JARRI (idatziz eta haurrekin adostuta).
- Tenperamentua heredatu egiten da eta ezin da aldatu; jarrera eta jokabide batzuk heredatutakoak dira.
- Jokabide okerrek ARRAZOIAK izaten dituzte: 1. ONARPENA nahi du haurrak; 2. KASU EGITEA LORTZEN du haurrak; 3. BOTEREA; 4. MENDEKUA; 5. HAUR BATZUK AMORE EMATEN DUTE.
- Autoritatea nork daukan argi ikusi behar dute hasieratik.
- 8-9 urterekin enpatizatzen eta proaktibo izaten hasten dira (gure lekuan jartzen, laguntzen...).
- Ona da familiako norbaiten urtebetetzea denean dirutxo bat ematea oparia egin dezan.
- 11 urterekin hasten dira gurasoak jaungoiko izatetik deabru izatera pasatzen.
-13-16 urte dituzten bitartean haurrrak GALDU ditugun sentsazioa izaten da. 17-18 urterekin hasiko dira gurasoengana hurbiltzen.
- Haurrak BABESTEAK ondorio on bat badu: haurrak bere bizi-etapak hobeto garatzen dituela. Txarrak asko.
- Haurrak alferrak badira MOTIBATU egin beharko dira: autobalorazioa landuz, frustraziorako gaitasuna erakutsiz.
-Haurraren marmarra, orruak... modu teatralean mahai-gaineratu, farre sanoa eraginez: adibidez argazki bat atera eta etxeko horman itsatsi.
-UMOREA oso garrantzitsua da. Familian farre egiteko gaitasuna lantzea. Haurraren AHALEGINAK txalotu. Haurrari besteei laguntzen erakutsi. Maitasuna adierazi.


Pantailen arriskuak ( telebista, ordenagailua, jokuak...)
1. Mugak ipini. Astean 3 ordu baino gehiago ez.
2. Internet etxeko pasiloan jarri, erraz ikusi dadila haurra ze guneetan dabilen.
3. Zentzu komuna erabili dezaten eskatu: ezezagunekin ez hitz egin; identifikatzeko daturik ez eman; besteek emandako datuak ez sinistu; burrukan ez egitea; posta ezezagunekin kontuz...

Gida bat banatu zuten:
"Familia, telebista eta internet. Etsaia gure artean? Pantailak modu kritiko eta seguruan erabiltzeko jarraibideak"
Besteak beste EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak egina.

Blog hauek gomendatu zituzten:
www.pegi.info/es
www.pantallasamigas.net
www.basafeonline.org
www.internetyfamilia.asturiastelecentros.com/superportal
www.portaldelmenor.es
www.chaval.red.es

Eta liburua:
"Guía práctica para madres y padres. Internet con los menores riesgos" Parry Aftab
Gazteen Euskal Behatokiak eta Kultura Sailak argitaratua.

Hizkuntza trataerari buruz berriz, hona hemen Guraso Elkarteari bidalitako iritzia
:
21 eta 22ko ikastaroetan egon naiz.
Euskarazko saioak elebidun bihurtuko zirela jakinarazi bezain pronto kezkatu nintzen.
Garbi esan behar da: elebitasunarena gezurra izan da.
Lehen egunean sarrera euskaraz eta gaztelaniaz egin zuen hizlariak, saioa elebitan izango zela esateko eta ondoren dena gaztelaniaz egin zuen. Gardenkiak ere gazteleraz jarri zituen. Gutxienez gardenkiak euskaraz jartzeko eskatu genion eta berak nola jarraitu behar zuen erantzun zuen. Bere lankideak fotokopiak emango zizkiola esan zion arte.
Ba hori, partida emaitza honekin bukatu da:
Gaztelaniak aurreikusitako 2 ikastarotik 3ra egin du salto.
Euskarak aurreikusitako 2 ikastarotik 0ra egin du salto.
Nire uste apalean, hizkuntza irizpide edo erabilera honekin ezin dira eskaini saioak.

Nork: marije.2008/05/23 11:24:14.373 GMT+2
Etiketak: hitzaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)