2007/11/01 21:04:46.297 GMT+1

Nire minak

Artritis soriasikoa dut 24 urte nituenetik. Aurtengo udazkena oso gogorra izaten ari da niretzat. Min askorekin nabil, hatzamarretan eta  eskumuturretan batez ere. Gaur ezin izan ditut bi ontzi desberdin zabaldu. Liliri mototxak egitea, gomak jartzea, lan handia da niretzat, zaila. Baita botoiak lotzea ere... Gainera menopausia garaian egoteak ere ez dit gehiegi lagunduko. Gaur interneten bila ibili naiz bila eta negurako aholkuak aurkitu ditut.

Gaur La Perla Thalasoterapiara joan naiz. Ura oso goxoa zegoen. Egin dituzten aldaketa gehienak oso egokiak iruditu zaizkit. Hori bai, oharretan gaztelaniari eman diote lehentasuna...


Bestalde Lili handia denean hau ere esan behar diot:
41 eta 59 urte bitartean sartu ohi da emakumea menopausian. Gehienetan ama menopausian sartzen den adin beretsuan sartzen da bere alaba ere.

Nork: marije.2007/11/01 21:04:46.297 GMT+1
Etiketak: osasuna | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Marije:

24 urterekin hasi bazinen, honezkero ondo hartua izango diozu neurria artritisari eta, eutsi horri!

Gauza guztietarako erremedioak ari dira asmatzen eta, laister asmatuko dute zerbait horrentzako ere.

Albiste hau gaur bertan aurkitu det, eta nik gutxitan hartzen dedan botika bada ere, danetan osasungarriena bera dala esango nuke. Disziplina beraz! ;-)

Nork: Patxi.2007/11/01 23:12:37.466 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)