9:30etan hasi da ekitaldian Gorgatxo plazan, frontoian. Maialen eta Andoni Egaña bertsotan, Antiguatarrak taldeko bi neska eta mutila aurreskua dantzatzen eta auzoko txistulariak, Vikariotarrak tartean. Lehen txalo zaparrada.

10:15ak aldera igo da oholtzara Ramon Agirre, dotore, Mikelen mugimendu eta hizkera komikoki imitatuz, aurkezpen lanetan aritu da, fin.

Hainbat bideo eskaini dituzte ekitaldian zehar, luzeena Imanol Uriberena; Bernardo Atxagak Mikel disekzionatzen du bertan, gaztelaniaz egindako bideoa da; Mikel kantuan eta hitz egiten.
Luis Llach, Vikario, unibertsitateko laguna, txikiteoko laguna, Gorriti artista... bideo motzak tartekatu dituzte ekitaldian zehar.
Oreka Tx etengabe berritzen dabil. Oraingoan plastikozko tutu-gorriz soinu ederrak ateratzen dituzte.

Iker Goenaga eta Kukai Taldekoekin saio ederra eskaini dute.

Ikaragarri gustatu zaizkit lehen aldiz entzun ditudan Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Xabi Strubel eta Nerea.
Niko Etxart izigarri egon da Ikimiliklik rokeroarekin. Erramun Martikorenak iparraldeko poetak abestu ditu; arrantzalearen abestia oso epikoa, indartsua izan da.

Ruper ez zegoen artisten zerrenda eta azken orduan azaldu da.
Mikeli ikasitako bi abesti abestu dizkigu.

Xabier Montoiarekin flipatu egin det; mugimendu ia estranbotikoekin "Ama hil da" istrionikoa abestu du; mundiala izan da.
Anari gustatu zait, ahots femeninoa, urratua du; halere gutxi entzuten zitzaion.
Eneko Abrego kante flamenkora pasa da, aibala! dilistak izeneko abestia abestu dute, eta olé.
Txoriak txori denon artean abestu dugu eta oroigarri bat eman zaio Marisoli.


Ordu txikitan bukatu da 1:45 inguruan.
Mikel Laboaren 75 urtebetetzearen harira egindako ekitaldiaren argazkiak.
Idatzi artikulu bat