Gaur Mikel Laboaren errautsak Jorge Oteizak Agiñan duen eskultura zotil-xume-eder-osoaren oinarrian-zutabean-alboan zabaldu dituzte emazte eta seme-alabek.
Ekitaldia hunkigarria, goxoa, emozioz eta sentimenduz betea izan da.
Iñaki Salbador hegan sumatu dut. Atxagak "beti lagun" xuxurlatu dio; Lizardiren heriotzarekin bat egin du; negarrerako baimena eskuratu digu; Artzek "maite ditut maite gure bazterrak" gogoratu dio. Amaia Zubiriak "guztiona ere badela Mikel esan digu". Harkaitzek (Oreka tx) hutsune handia sentituko duela aitortu digu.
"Kantuz agurtu naute hiltzen naizenean" Mikelen ahotik entzunaz bukatu da ekitaldia, beno prestatuta zegoen ekitaldia, ze emakume ahots bat "hegoak ebaki banizkion" abesten hasi da eta denok bat egin dugu; irrintziak ere entzun dira... zaila izan zait fundamentuz abestea, malkoek eta barruak ez didate utzi.
Mikel gure emozio eta sentimendu barnekoenetan lagun izaten jarraituko dugu bere abestien bidez, bere izatearen bidez.
Eskerrik asko Mikelen familiari ekitaldia guztioi zabaldu izanagatik. Mila esker.
Gari Berasaluzek oso testu polita idatzi du Hitzan.
Olariagak:
Zaldieroa:
2008/12/07 21:33:34.382 GMT+1
Mikel Laboa
Nork: marije.2008/12/07 21:33:34.382 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Iban Arantzabal.2008/12/10 17:19:55.205 GMT+1
http://www.arantzabal.com