Andu Lertxundik Berrian eta Hitz beste blogean telebistan botatzen dituzten pilota partiduak izan ditu hizpide, beno, pilota partiduak bainoago, telebista kameren matxismo nabaria.
Oso bat nator berak dioenarekin, neroni ere beti tuntun aurpegiarekin begira gelditu natzaio-eta, edarien mahai atzean, zutik egon ohi den neskari. Zergatik izan behar du neska? zergatik egon behar du zutunik? Kotxe ferietako irudiak antzekoak, beharbada probokatzaileagoak, izan ohi dira. Emakumea lorontzi.
Gainera, lankide batek esan didanez, neska-zerbitzaria kamerarekin jateaz gain, ikusleen artean dauden emakume ederrak ere kameraren helburu bihurtzen direla.
Bukatzeko, kuriosoa da Anduren artikuluak jaso dituen iruzkin gehienetan gaia pilotari baten izenaz ari direla, eta ez artikuluaren muinaz.
2009/11/12 10:05:46.579 GMT+1
Matxismoa pilotan
Nork: marije.2009/11/12 10:05:46.579 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat