Beste mundu bat da hemengo sukaldea. Aurretik jandakoa naiz lagunen etxean edo Intxaurrondoko jatetxean, baina gaur goizeko gosariarekin ezin izan dut.
René Leví, hemen behean, da gurua. 83 urteko gizonak hitzaldiak ematen ditu goiz eta gau eta gainera janaria prestatzerakoan berea da gidaritza, Daniel belgaren laguntzarekin. Ah, eta bertan ostatu hartuta daudenen parte hartzearekin, noski.







Higienismoa ezagutu eta praktikatu dut luzaroan, saiatu egin naiz behintzat proposatzen dituen ildo nagusiak jarraitzen. Ez dakit aldaketarik egiteko (makrobiotikan) sartzeko adineko indarrik izango dudan.
Hori bai, frantzesa eta gaztelania praktikatzen ari naiz, leku askotako jendea dago hemen, irlandesa, belgak, alemanak, italianoak, frantzesak, katalanak, madrildarrak, euskaldunak...







Idatzi artikulu bat