Hilabeteko lana izan da. Txupetea(k) 3 urte beteko zituen egunean Indiako haurrei postaz bidaliko zizkiola konbentzitu genuen. Eguna iritsi zen, gutunazala prest geneukan baina ez zuen nahi izan. Handik astebetera lortu genuen auzoko postontzi horian gutunazala sartu zezan. Une xarmangarria izan zen besteontzat. Berak askotan gogoratu du egindakoa. Harro dago!
Idatzi artikulu bat