2011/02/02 12:57:28.364 GMT+1

Lapurreta

Etxean lapurreta egin ziguten urtarrilaren 16an, egun argiz, kalean geunden bitartean; eskerrak egunez izan zen eta ez geunden. Susto ederra hartu genuen ertzaintzak ohe azpian begiratu ote genuen galdetu zigunean, linterna eta guzti etxera sartu aurretik.

Zarautzen gauez sartu omen zitzaion familia bati etxean lapurra; garajeetan  ari omen dira lapurretan gehitzen; errumaniarrak omen dira; askotariko komentarioak entzun ditut azkenaldian. Eta gehien kezkatzen nauena zera da: gure ohiturak behatzen ibili badira, berriro ere etorri daitezkeela.... ah, eta seguru-etxeak egingo duen balorazioak ere kentzen dit loa, ez uste.

Etxea egoki baloratua izatea ezinbestekoa omen da seguru-ordain egoki bat lortzeko: gela bakoitzean duzun hori baloratu eta kontenidoari dagokion kopurua jartzea etxe-aseguruari... bestela, beheruzko prorrateoa egiten omen dute-eta.

Ah! Giltzari bi buelta emateaz ez gara berriz ahaztuko, ezta etxe barruan gaudenean ere!

Beste artikulu bat.

Nork: marije.2011/02/02 12:57:28.364 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)