2010/12/08 14:45:42.435 GMT+1

La Perla thalasoterapia

Urtebete bonoa galduta izan ondoren, aurkitu dut, azkenean!!!!

Eta joan naiz ba arratsalde partean. Oso eguraldi epela zegoen kanpoan, 19 gradu inguru, eta barrukaldean are beroago egiten zuen.

Badia ikusteko hamaka beroetan etzan naiz eta ipurdia kiskali zait; beroak animatu nau kalera irten eta itxasoan bi zanbuila egitera. Ura 14 gradutan dago eta igerri dut, alajaina! Kaskezurreraino sartu zait itxasoaren hotza baina gustu ederra eman diot gorputzari eta espirituari... Lehenengo aldia izan da Perlatik irten eta itxasoan bainatzen naizela, bejondeiala! Hori bai, itxasoa bertan zegoen, olatuen talka eraikuntzetaraino iristen zen ia. Baina halere badu meritua abenduaren 7an bainatzeak, beno, niretzat bai behintzat.

Hori bai, hitzordua eskatzeko telefonoz deitu behar da eta euskararik ez zekienak hartu dit; harreran ere bera zegoen: " no no entiendo los numeros -tampoco-".

 

Nork: marije.2010/12/08 14:45:42.435 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)