Egun berdinean biak. Peru Kutxak antolatutako ingeleses udalekura joaten da goizetan. Atzo EITBra eraman zituzten baina bertako gidariak ez ingelesez eta ez euskaraz, GAZTELANIAZ egin zuen gidari lana. Arrazoia: taldean bi haurrek ez zekiten euskararik. Madrilekoak edo omen ziren. HORIXE FALTA GENUEN. Lehenik eta behin EITBn ezin badute ingelesez egin, ez dezatela KUTXAkoek bertara bisitik egin. Baina bestela euskara erabili dezatela. Hemengo haur guztiak jakin behar dute euskera ulertzeko adina behintzat ez? Galdetu bestela Hezkuntza sailari.
Arratsaldean Urgul mendiko Natur Txokora joan nintzen Peru eta Lilirekin Kantuketan tailerrean parte hartzeko asmoz. Iritsi eta hara nire sorpresa! Saioa gaztelaniaz egiten ari ziren! Galdetu nuen arrazoia eta: haur talde handi bat Madrilgoak omen ziren! Zentzugabekeria. Beti besteei begira! Noizko gurearekiko begirunea?
Laster ingelesez egiten hasiko gara danok, total, beti egongo da ingelesa besterik jakingo ez duenik!
2007/07/18 19:08:10.114 GMT+2
Kutxa eta Donostia Kultura hizkuntza irizpide eske
Nork: marije.2007/07/18 19:08:10.114 GMT+2
Etiketak: euskara | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nahiago nuke horrela balitz, gaztelania beharrean ingelesa! Aukeran, hemengoa ala benetan internazionala (eta ez sasi-internazional hori...)
Aizu, nolako blog polita daukazun! Aspaldian sartu gabe nengoen eta eguneratzen ari zarela konturatu naiz. Gaur txiripaz etorri naiz Aurki.com-etik. Laurari erakutsi behar diot! (orain momentuan ez dago hemen)
Besarkada bat denori. Abuztuan Mutrikun egongo gara. Zuen planek tartea uzten badizue, deitu eta gure etxaldean egingo dugu bazkari edo afari-merienda bat. Ez da Getaria baina konformatuko zara agian. Ondo ibili!
Nork: Gari.2007/07/19 07:20:52.534 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua