Baina, gaur, biharamunean, Hamaika telebistan ikusi dut azken kilometro hori: ufa, malkoak atera zaizkit; emozio atseginak esnatu zaizkit -poza, hunkidura, zoriontasuna, gozamena, alaitasuna, plazerra, baikortasuna, eta, batez ere, esker ona.
Esker ona AEKri: egin duen lanagatik, urtetako esfortzuari esker Korrika sendotu duelako, garai zailak gainditu dituelako, euskararen alde dihardugunontzat indartzeko, energiak biltzeko balio duen ekitaldi hau bi urtean behin eskaintzen digulako.
Ilazki Serranoren emozio ezin eutsia ederra izan da!
Aldiz, eguneroko bizitzan gaztelaniaz egiten duen korrikalariren bat ikusi dut, eta hipokresia hori mingarria egin zait.
Mila esker aurrera egiteko eman didazuen indarragatik! Aupa zuek!
Idatzi artikulu bat