2007/06/06 20:57:49.622 GMT+2

KIMIKARIA

Kimikaria izan nahi duela aitortu zidan pasa den astean Peruk. Orain hilabete galdetu nion ea bazekien handitan zer izan nahi duen eta ezetz erantzun zidan. Orain egun batzuk, zeharka, beste gairen bat ahotan, egin zidan aitorpena. Polita ateraldia. Interesgarria lanbidea, interesgarria hobbya. Natur zientziak, animaliak... oso gustuko ditu. Lortuko ote du une honetan duen asmoa! Batek daki! Egunean egunekoarekin gustura, ahalik eta zoriontsuen eta pozik bizitzea da nire gogoa.
Dena den, ederra iruditu zait semeak  9 urterekin  berekin bat datorren lanbide bat pentsatu izana. Urte batzuk barru idatzi labur honi jarraipena emango ote diot?

Nork: marije.2007/06/06 20:57:49.622 GMT+2
Etiketak: peru | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)