Atzo iritsi ginen. Hegazkinekin nahiko ondo moldatu gara. Joaterakoan Chicagotik Los Angeleserakoko hegaldiak bi orduko atzerapena izan zuen. Etortzerakoan New Yorken eztu xamar ibili ginen hegaldi aldaketan (langile batek tren okerra hartu arazi zigun). Baina bestela, aurreikusitako ordutegia bete ahal izan dugu. Bagenuen kezka, bueltatzerakoan batez ere. Likidoen konplota abuztuaren 10ean izan zen eta gu 9an iritsi ginen Los Angelesera, beraz gutxigatik libratu ginen. Itzuleran kontrolak handiagoak izan dira, ilara gehiago egin behar izan ditugu. Eta kontatzekoa da Madrila iritsi eta pasaporte kontroletan polizi gazte batek esan zidana: " cuando un policia le diga buenos días usted tiene que contestar"... hola edo esan nion eta bere buenos días entzun ere ez nuen egin. Gainera ingurukoek ni bezalaxe jokatu zuten. Hori bai guri, lauroi sartu gintun ordenagailuan fitxaturik ote geunden ikusteko, Lili eta Peru ere bai. Halaxe erantzun nion "si ya le he contestado". Txuri utzi nindun baina lasai aldi berean. Atzean zituen beste bi kalez jantzitako polizia gazteekin ez nuke bakarrik gelditu nahi, horratio!
Ba horixe anekdota. Haurrei euskaraz ari ginelako izango ote? Behintzat lasai ez zegoen mutila! Gu aldiz oso nekatuta goizeko bostetan jaiki ginen eta gaueko ordu biak ziren.
Bi egun hauek ordutegira egokitzeko behar ditugu. Oraindik batez ere Lili nahiko nahastuta dabil.
Eta Kalifornia eta Nevada zer? Oso polita izan da bidaia. Oro har aurreikusitako guztiak egin ditugu. Paraje harrigarriak eta ikusgarriak ikusi ditugu:
Yosemite ikusgarria da.
Bapatean, tuneletik irten eta aurrez aurre hau ikusten duzu, uff!
Glaziarraren eragina, harkaitzak, Sekuoiak, kanpin-dendak, indioen herrixka eta museoa, errekak, ur-jauziak, lakuak...
Sekuoiarik famatuena.
Bertan ikusi ditugu libre hainbat animali: katamixarrak etengabe, oreinak hiru bat, suge bat, txori asko eta hartzik ez. Hori bai, etengabe gogorarazten dute janaririk ez uzteko haien eskura.
Merced hibaia.
Yosemite valleyn bertako kanpin-dendan lo egin genuen eta denda bakoitzak metalezko kaxa bat zeukan janaria giltzapean sartzeko.
Mono Lake txundigarria, laku gazia, eltxoz eta txoriz josia. Oso bisita-gidatu interesgarria egin genuen bertan gidari oso prestatu batekin. Esperimentu eta guzti.
Jane Lake goxoa, arrantzarako leku paregabea. Barne turismorako prestatua. Herri txiki eta oso iparramerikarrez josia.
Mojabe lehorra eta beroa. Arratsaldeko 6etan 118 gradu farenheit zeuden, 42 gradu inguru.
Lone Pinen John Wayne aktoreak lo egiten zuen hotelean hartu genuen ostatu. Basamortuan dago eta bertan oesteko pelikulak filmatzen hasi zirenean eraiki zuten hotela.
Bishopen oso sushi goxoa jan genuen jatetxe japoniar polit batean. Oesteko herri-museo zaindu eta osatuan eltxoek akabatu gintuzten baina merezi izan zuen.
Manzanar japoniarren kontzentrazio kanpoak aho zabalik utzi ninduen. Bigarren mundu gerran Estatu Batuetako eta oro har Ameriketako (Peru...) japoniarrak "beraien segurtasunerako" kontzentrazio kanpotan sartu zituzten. Horietako bat da Manzanar deiturikoa. Bertan nahiko bizi-kalitate ona bazuten ere ezin ziren irten, preso zeuden. Urteak pasa ondoren Reagan presidenteak akatsa (mistake) onartu eta diru-konpentsazio bat eman zitzaien bizirik zeuden japoniarrei. 110 mila bat lagun eduki zituzten preso.
Calico oesteko mamu-herria interesgarria. Pelikularen barruan geundela zirudien. Bero-zapak girotzen asko laguntzen zuen.
Peruk pirita topatu zuen urre biltzaileen modura aritu ondoren.
Mojabe basamortuan pasatako gaua oso beroa izan zen. Egunez 118 ferenheit markatzen ikusi genuen herriko termometro famatua (munduko handiena omen).
Los Angeles beldurgarria da. Gipuzkoaren azalera ba omen da. Gehien downtown gustatu zaigu, La Brea museoa, Lacma museoa, Guggenheimen erreplika, Moneoren katedrala, little Tokio, Chinatown, Zooa... Gutxien Beberly Hills, Venice Beach, aktoreen eta oskarren kalea... leku turistikoenak alegia.
Los Angeleseko Txinatown.
Las Vegas. Bigarren aldiz izan gara bertan eta oraindik asko utzi dugu ikusteko. Venecia eta Caesar palace hotelak izugarriak dira barrutik.
Gauez joan ginen eta barruan egunez zaude, zeru urdin eta guzti. Stratosphere dorreko ikusmira ikaragarria da. Igogailua halere nahiko mugitzen zen igotzerakoan batez ere. Segunduko hiru solairu igotzen omen ditu.
Las Vegasko Fremont kalean dolar bateko bi margaritekin. Argazkia Lilik atera zigun!
2006/08/27 03:27:04.587 GMT+2
Kalifornia eta Nevada
Nork: marije.2006/08/27 03:27:04.587 GMT+2
Etiketak: lekuak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Hori dun urteosobetetzea, emakumia... laubata ospatzeko ere gorde zan gero ideian bat o beste...
Eta segi, segi, segi besteoi inbidia ematen!
Nork: dENiS.2006/09/06 12:47:35.099 GMT+2
Nork: Luistxo.2006/10/27 17:19:09.172 GMT+2
/
Nola ospatu behar ditun?
ZORIONAK, MANTEROLA!!
Nork: dENiS.2007/03/09 09:57:03.459 GMT+1