2009/02/08 22:13:34.971 GMT+1
Kaldereroak 2009
Aurten animatu naiz. Peru eta Lili ikastolako kalderero saiorako urte askotan prestatu ditut baina aurtengoa nire urtea ere izan da.
Primeran pasatu nuen.
Peruk eragozpen asko zituen mozorrotzeko baina azkenean ondo pasa omen du; seguruenik Aitor lehengusuarekin ibili delako. Alde zaharrean elkarrekin ere ibili ginen.
Lilirentzat bigarren saioa izan da: ostiralean ikastolan eta larunbatean nirekin Gehitukoekin batera. Gurdian ibiltzea gustuko izan du, baita nik ere.
Beno, egia esan Kaldereroak festa bera baino parranda, buila, mozorroa, kalez kale ibiltzea, lagunekin ederto pasatzea.... hori dena gustatu zait. Errepikatzeko moduko izan da.
Gure printzesa.beldur-berdun eginda!gGelan andereino Begoñarekin.
Garbiñe, Aitor eta Peru.Manolo, Rocio, Juné, Gemma eta Amando.
Jabitxu, Amando eta Manolo.
Nork: marije.2009/02/08 22:13:34.971 GMT+1
Etiketak: aisia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat