2010/06/09 11:51:42.591 GMT+2

Jon Enparantza, abokatu antiguatarraren egoera



Preso daukate Jon Aranjuezen. Auzoa dut, laguna. Maider, bere emazteak gutun adierazgarri hau bidali digu. Eskutitzak jasotzeko mugarik ez duenez, helbidea atxiki dio mezuari.


(2010eko ekaren 02a 10:38):
JON ENPARANTZA AGIRRE
CENTRO PENITENCIARIO MADRID 6 - ARANJUEZ
CARRETERA N-400 Km28
28300 ARANJUEZ
MADRID

Kaixo guztioi! hona hemen Jonen helbidea.

Jakingo duzuen bezala Aranjuezeko espetxean dago, isolamenduan. Ez du inor ere ikusten 24 ordutan, 21 ordu hormigoizko ziega txiki baten barruan sartuta (jateko eta guzti, besoak zabalduta alde bietako paretak ikutzen ditu) eta 3 orduz patio txiki batera ateratzen dute, bakarrik. Hilabetean 4 liburu soilik sar dakizkioke. Bi gutun bidal ditzake astean gehienez. Egunero 5 minutuko dei bat du, hilabete luzean ukatu egin diotena. Astero 40 minutuko bisita du (kristalarekin) eta hilabetean bis intimo bat eta bis familiar bat (kristalik gabe), baina ez digute uzten 5 haurrak sartzen, beraz, hilabete batean batzuk eta bestean besteak. 550km joan eta 550km etorri egiten ditugu 40 minutuz ikusteko. Isolamenduan dagoenez, astean zehar dira bisitak, ikastola galdu, lana... suposatzen duenarekin. Lagunei oraindik ez diete uzten bisitan joaten, familia soilik.

Hala ere, fuerte dago, tinko, izorratuta eta herri eta familia minez baina sendo.

Eskuminak bidaltzen dizkit "auzo eta inguruko guztiarentzat", etengabe, izenak esaten hasiz gero galduko ginateke.
Bere helbidea bidaltzen dizuet, berak gutunak jasotzeko ez baitu mugarik eta nahi izanez gero, ondo legoke bakoitzak bere alorreko informazio pixka bat bidaltzea, ikastola, danborrada, familia, haurrak, auzoa, lana, politika, norbera... badakizue, alor askotan ditugu lagunak eta nik ez dut gauza guztiak kontatzeko idazteko denborarik, denbora gehiago pasatzen dut errepidean geldirik baino!. Argazkiak, marrazkiak, postalak ala gutunak, guztia jasotzen du, kuku txikiena ere garrantzitsua da.

Mila esker zuen arretagatik eta ondo izan!

Muxu bat.

Maider

Nork: marije.2010/06/09 11:51:42.591 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)