

Goxoa iruditu zitzaidan ikuskizuna; bereziki Patxiren ahots eztia eta Joserraren fado ederrak, sakonak gozatzeak plazerra eskaini zidan.
Liburutik ezezik, besteak beste, Berriako artikulu bat irakurri zuen Patxik; bere garaian irakurri nuen artikulua eta bitxia izan zen oroimean gelditutako artikulu hura errezitaldi batean entzutea. Lehen ipuinak ere -txinatarra- errealitatearekin bat egiteko bidea eskaini zidan; aurreko egunetan seme-alabekin ikusitako Narnia 3 pelikularen lehen eszenak ipuin horretan du-eta jatorria. Eta, sentsuala izen zen, oso, aspaldiko maitalearekin enkontrua; tristura, melankolia, gorrotoa... baina, guztiaren gainetik usainaren tiradizoa, hatsaren berotasuna... eta Patxiren ahots eztiz buztia... iufifi!
Gazteizen emanaldi berdintsua eskainiko dute apirilaren 6an.
Idatzi artikulu bat