2008/03/22 12:35:10.656 GMT+1

Japonia, hasteko bi argazki

Japonian gaude. Martxoaren 15ean iritsi ginen eta 28an bukatuko da bidaia. Japoniarra sentiaraztean nau argazkiak ateratzeko dudan grinak. Orain ulertzen dut Mendebaldera beraiek datozenean duten kamera-grina: hain da kultura desberdina, dena dela berezia eta ikusgarria.

Ginza.
Ueno parkean.Kyoton Satomo Ryokan hotelean. Afaldu ondoren "koltxoiak" atera eta bertan lo!
Kotatxan.Lena eta Kotatxan.
Harrera paregabea egin digute Paulo, Lena eta Kotatxanek. Hiru egun zoragarri pasa ditugu beraien ondoan eta bidaiaren azken txanpa ere beraienean egingo dugu.  Mila esker!

Dagoeneko paraje eder asko ikusi ditugu.
New York dirudi... Tokyo da.
Nitrogenoa barazkiekin! Ninja jatetxe tematikoan.
 Eta Ferran Adriak urtebete lehenago "La cocina es magia" utzi zuen izkribaturik horman.
Iluntasunean!MagiaIrteeran sorpresa!!!

Bidai honetan bost gai hautatu ditut argazkietarako:
1. Teilatuak
2. Ateak
3. Japoniarrak



4. Ohiturak
5. Teknologia

Kyoton gaude une honetan, lasai hotelaz gozatzen. Bihar Narara goaz eta etzi Hiroshimara.



Nork: marije.2008/03/22 12:35:10.656 GMT+1
Etiketak: bidaia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ni inauteri batzuetan holaxe ibili nintzen, eskilara baten gainera igota, (emakumez jantzita) kartel haundi batekin argazkikoa bezela, abandonatu ninduen Marianori hoska.

Oso polita erreportaia.


Nork: Patxi.2008/03/22 14:07:52.541 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)