Ederra da gero!
Betiko ametsa izan da telebista iragarkirik gabe ikustea. Aspaldidanik iragarri zuten espainiako bi kate publikoetatik iragarki guztiak kenduko zituztela. Egia esan, nik ez nuen sinistu, ez behintzat neure begiekin ikusi dudan arte. Pelikulak osoak ikusi ditut, komunera joateko tarterik gabe -hau ere falta bota izan dut, ejem-; gainera, uste dut zinemak leku gehiago duela, orain, bi kate horietan.
Ez da berdina gertatzen, adibidez ETBn. Troya ikusten hasi ginen aurrekoan, otsailaren 12an, eta iragarkiekin nazkatuta, ez genuen amaieraraino loari eusterik izan.
Ona litzateke ETBk ere TVEren apostua egingo balu; kate publikoa da hau ere, ez?
2010/02/16 17:08:13.984 GMT+1
Iragarkirik gabeko telebista
Nork: marije.2010/02/16 17:08:13.984 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat