Imanol Oroituz ekimenak urtero ekitalde goxuak antolatu ohi ditu. Aurtengoa ere oso goxua izateaz gain, gogoangarria izan da.
Aurten antolatu dituen bi ekitaldietan izan gara: Aldudarrak eskainitako kontzertuan eta Emabide antzerkian. Lehena hunkigarria, oso hunkigarria izan zen: 50 bat iparraldeko abeslari amateur, Imanolek abesten zituen abestiak bakarka, binaka, hirunaka eta talde haundian entzun genituen. Zirraragarria izan zen ekitaldia, gogoangarria benetan.

Argazkia: Amatiño
"Lau haizetara" abesten Thierry Biscarry eta taldekide guztiak gibelean; ez dira guztiak ikusten.
Amatiño han zela ikusi nuen eta bere blogean argazkiak jaso ditu.
Idatzi artikulu bat