Pako Zufiaur naturalista-irakaslea, kataloxkarekin ilargiari so, txori-migrazioari adi.
Ostiraletik larunbatera ilargiari eta naturari so, migrazioa, txoriak, kabiak etab.
"Ekainaren 1 eta 2an, Pako Zufiaur naturalistaren eskutik, Artikutzan ekintza berezia eskaini zen: hegaztiei buruzko jardunaldia izan zen eta ia ilargi betea zela aprobetxatuz eta teleskopioak erabiliz, gauez migratzen duten hegaztiak ikusteko saiakera egin genuen bertan elkartutakoek. Naturako behaketetan pazientzia handia beharrezkoa dela argi geratu zen! Iluntzean eguraldia lainotu bazen ere, hegaztiei buruz bitxikeria ugari kontatu zituen adituak.
Jardunaldia osatzeko, zenbait hegaztiren kantuak ezberdintzeko oinarri batzuk azaldu ziren, eta Artikutzan jarrita dauden habia-kutxen jarraipena egin zen, horietakoren batean kaskabeltz jaio berri batzuk aurkituz! Gau ezberdina eta berezia izan zen! Seguru errepikatuko dugula!" antolatzaileak idatzitako kronika.
Argazkiak
Idatzi artikulu bat