Arantza Iribar, lehengusuak, argazki polit bat bidali dit: Getariko ikastolan, mendi-maldan, ateratakoa hain zuzen. Urtea 1974 edo izango omen da, beraz 8 urte izango genituen. 66ko taldearena da eta izen gehienak gogoratu baditut ere, izen batekin zalantza dut eta bigarren aurpegi bat ez dakit norena den; Arantzak lagunduko ote dit argitzen...
Iñaki Zulaika maixua, (goian) Kepa Ibarbia, Andoni Aristi, Arantza Iribar, Markos, Josune Otamendi, Amaia Iribar, Belen Silbeti, Arantza Osa, Marije Manterola, (behean) Igone Agirrezabalaga, Pello Arruabarrena, Imanol Iribar, Bernar Urresti, Ibon Gereka, Iñaki Eizagirre, Nikolas Burgaña eta Jose Ignacio Sagarna.
Oroitzapenak oso urruti dauden urtemugara iritsita gaude nonbait... eta aspaldiko kontuak nostalgia pittin batekin gogoratzen hasita nago, ni behintzat, dagoeneko.
Iñaki maixuari oso estimu handia nion, diot; baina, ez galdetu zergatik. Ezin dut datu zehatzik eman, ez naiz gogoratzen zertan zen egokia, baina seguruenik tratuan goxoa izango zen.
Ikaskideak, berriz, asko estimatzen ditut, nahiz eta oso harreman gutxi dudan ia guztiekin; agurtu bederen, agurtzen gara bai, elkar ikusten dugunean.
Getariako ikastolan pasatako urte haiek aberatsak izan ziren esperientzia aldetik. Ez zen, halere, dena arroxa-kolorekoa izan. Gogoan ditut Nikolasekin egindako esku-lana; San Telmo museora egindako bisitaren ondoren osatu genuen marrazki-bilduma, eta nola azalean nik marraztutako gudari-tronpetajotzailea jarri zuten; indio eta bakeroetara nola jolasten genuen Jesuiten jauregi eta lorategi ezin handiagoan; gela berdinean bi maila nola egoten ginen, andereino berdinarekin ikasten; kumuneko lehen sexu-jolasak; petralaldiak; amaren oharra eskuetan nuela ikastolara berandu iristen nintzenekoa...
2009/12/01 00:36:12.647 GMT+1
Getariko kintakoak
Nork: marije.2009/12/01 00:36:12.647 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Arantza.2009/12/01 22:45:54.204 GMT+1
Nork: marije.2009/12/03 14:26:12.180 GMT+1