

Santomas egunean Luistxok lantegiko bazkaria zuen eta baserritarrez jantzita joan behar omen zuten lankide guztiek. Gutxienez 7 azken urtetan janzteko proposamenei muzin egin izan die eta harritu egin nintzen halako poztasuna erakutsi zuenean.
Baina hara, lanera iritsi eta baserritarrez jantzita zegoen bakarra bera izan!
Aurreko egunean lankidean somatu omen zituen "bihar denak jantzita" esanaz. Baina haurrak ikastolara nola bidali behar zituzten omen zen elkarrizketa gaia. Zeruetatik jaitsi eta lurtarrengana hurbildu zeneko instantea!


Idatzi artikulu bat