2009/10/03 15:57:45.912 GMT+2

Futuroscope

Bageneukan gogoa Futuroscope ezagutzeko.Azkenean ikastola aurreko egunetan izan dugu aukera bertan egoteko.

Haurrei gehiena etorkizuneko animalien atrakzioa gustatu zitzaien.



Atrakziotik irteterakoan plaka batzuk pantaila aurrean jarri eta animaliak ikusi zitezkeen gainean.

Lilik (5 urte) asko gozatu zuen Nota urdinaren misterioa izeneko ikuskizunarekin, maitagarriak agertzen zirelako seguruenik.

Peruk (11 urte) eta neronek berriz Robotekin dantzan behin eta berriz ibiltzea erabaki genuen. Hasieran ez nuen nahi, ikaratu egin ninduen roboten mugimenduak, gainera oraindik erdi zorabiaturik nengoen simulatzaile mugitu batetik atera ondoren, baina azkenean Peruk animatu ninduen eta gero errepikatzeko gogoa piztu zitzaidan. Earra!!!

Jateko berriz, beti goxoak diren, eta are gehiago Frantzian, krep goxoak prestatzen zituzten La Crep Volante jatetxean bazkaldu genuen, bi egunetan.

Dena den urruti xamar dago eta egokiena Bretainia, Normandia edo Parisko bidean bertan geldiune bat egitea da. Guk parke barruan bi egun egin genituen, lasai ibiltzea gustatzen zaigu, baina egun batean ere, korrika bada ere, parkeko kontu interesgarrienak ikusi daitezke.

Poitierseko bidean zuhaitzetan lo egiteko aukera erakargarria dago eta tximinoak parke batean libre ikusteko aukera ere bai (loturak aurrerago egingo ditut).

Nork: marije.2009/10/03 15:57:45.912 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)