AtzoDonostiako FNAC-ek lehen erosketa egitea erabaki nuen. Ordaintzeko garaia iritsi zenean ENA aurkeztu nuen (H-rik gabea. Zaharra da nirea. Bilboko talde batek egina ENHAren aurretik). Eta ezetz, beraien arauek ez omen dute baimentzen Espainiakoa ez den edo gidatzeko baimena ez den beste agiriekin ordaintzea. Arduraduna etorri arazi nuen hari ere arauaren antzinakotasuna eta zentzugabekeria adierazteko eta honek ere muzin. Ba hantxe gelditu zen gure erosketa-asmoa. Hauek ere espabilatu beharko dute beste batzuk egin behar izan zuten bezala (Eroski adibidez).
2007/07/12 19:25:07.276 GMT+2
FNAC arkaikoa
Nork: marije.2007/07/12 19:25:07.276 GMT+2
Etiketak: euskal herria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: dENiS.2007/08/28 13:23:47.524 GMT+2