
Asun Garikanok -bai, Bernardo Atxagaren bikotea, bera- maisuki kontatu ditu bertan Estatu Batuetara joandako euskaldunen balentriak eta istorioak. XIX. mende amaieratik XX.era gertatuak jaso ditu han-hemen. Euskaldun haiek bizi izan zutena, utzi zuten Euskal Herria, behartsua, itxaropenik gabea, eta, topatu zuten "paradisua", basamortua, lana, gosea, etsipena eta zoriontasuna; bizipen desberdinek osatzen dute oso erraz irakurtzen den liburu hau.
Gure etxean seme-alabekin gauetan irakurtzen ari gara, poliki eta gehienetan lo hartzen laguntzen badie ere, gustura entzuten dituzte euskaldun haiei gertatutakoak.
Joxe Aranzabalen gorazarrea bere blogean.
Idatzi artikulu bat