aktualitatea ataleko mezuak
[deia]  [eibar]  [aktualitatea] 

22 Apirila
2004

SER Euskadi

SER-Euskadi irratiaren arduradun batek gaur esan didanez...
-- SER berriro omen da EAEn audientzarik gehien duen irratia.
-- Ordutegi guztietan omen da lehena.
-- Prestige, Irak eta Madrilgo erasoa izan omen dira arrazoietakoak.
-- Entzule-konzentrazioa gero eta handiagoa omen da. Hau da, SERek eta Eusko
Irratiak biltzen omen dute elkarren artean audientziaren 3/4.
-- Proportzioz Gipuzkoan du SERek audientziarik gutxien.

Bidaltzailea: Amatiño. Noiz: 04:11
23 Apirila
2004

Juan Ignacio Prez

Orain hurrengo norbaitek galdetu zuen hemen Juan Ignacio Prez nor ote zen.
Ba, gaurko datuen arabera, salamankar euskaldunberri hau izan da boto
ponderaturik gehien lortu duena EHUko hauteskundeetan. Bigarrena, berriz,
Iaki Antigedad, ikaslegoaren boto askoz ere gehiagoz.
Hurrengo botazioan bien artean erabaki beharko da eta gainerako bost
hautagaien alde azaldu direnek Prezen eta Antigedaden artean aukeratu eman
beharko dute. Beraz, normala litzateke lehenak erraz irabaztea.
Dena dela, ez da gero albiste txarra finalista geratu diren biak zazpi
hautagaien artean euskaldun bakarrak izatea.

Bidaltzailea: Amatiño. Noiz: 08:31
28 Apirila
2004

Xake-jokoa, kirola?

Xakea dela eta sortu den eztabaidari buruz, nik uste zehaztasun batzuk
beharrezko direla.
Nonbait, kirol-federazioak arautu nahirik, Jaurlaritzak dekreto-zirriborroa
bidali die euskal federazio guztiei (ez xake-federazioari bakarrik), nork
bere ezarpenak egin ditzan. Zirriborro horretan kirolaren definizioren bat
aurreratzen omen da, giza-esfortzu fisikoaren inguruan oinarritua.
Xake-federazioak sumatu du nonbait ez dela xakea definizio horretan sartzen
eta sekulakoa sortu da.
Nik dakidanez, zirriborro hori oinarrizko zirriborroa baino ez da eta
xake-federazioak aski izango luke Jaurlaritzari erantzutea xakea kirol
olinpikotzat onartua dagoela nazioartean, salbuespen kulturala aldarrikatu
eta kitto. Baina nahiago izan du bere burua asaldatu eta printzipiozko
eztabaidetan sartu.
Nik badakit xakea kiroltzat hartu izan dugula beti eta seguru gero horrela
jarraituko duela aurrerantzean ere. BAITA GURE ARTEAN ERE. EZ DAUKAT
PRAKTIKAN BATERE ZALANTZARIK. Hala ere, printzipiozko polemikatan sartuz
gero, gutxienik eztabaidagarri litzateke xakea kirola ala jokoa den.
Jaurlaritzak proposatu duen definizioaren arabera ahari-topeka ez litzateke
kirola izango(ez du gizakiak parte hartzen), nahiz eta gure artean betidanik
herri-kirola izan. Hala ere, oilar-jokoa ez da kirola, jokoa baizik.
Tradizio kontua.
Ez dakit Jaurlaritzaren definizio horren arabera hipika kirola izango ote
litzatekeen (esfortzua zaldiarena da, ez zaldunarena). Baina, baiezkotan
(eta nazioartean horrela da), zergatik idi-demak ez du kirola izan behar?
Nik ez dut esango xakea kirola ez denik (nazioarteko praktikan seguru,
baina printzipiotan ari naiz), baina zergatik xakea kirola da eta musean
egitea, aldiz, jokoa? Are gehiago, zergatik ez dugu bertsolaritza kiroltzat
hartu behar? Zergatik da xakea bertsolaritza baino kirolagoa?
Azkenik, oso oker ez banago badira munduan Estatu eta gizarte oso
zibilizatuak (Erresuma Batua, esate baterako) xake-jokoaren antolamendua ez
dutena kirol-federaziotan egituratzen, bestelako elkartetan baizik. Inork
ez du zalantzan jartzen xake-jokoa antolatu behar ez denik. Kontua zera da,
kirol-federazioen baitan ala joko-elkarteen artean?
Sistema batean edo bestean aritu, xake-jokalariek berdin jokatuko dute
baina, behar bada, ez diru-laguntza berberak lortu. Beraz, eta eztabaida
horren "printzipiozkoa" ez balitz?
Amatio
----------
Yahoo! Groups Links
* To visit your group on the web, go to:
*
http://groups.yahoo.com/group/eibartarrak/
*
* To unsubscribe from this group, send an email to:
*
[email protected]
*
* Your use of Yahoo! Groups is subject to the
Yahoo! Terms of Service.

Bidaltzailea: Amatiño. Noiz: 03:50
05 Maiatza
2004

Xakea ez da beti kirola

Hona euren Kirol Batzorde Olinpikoetan xakea kiroltzat onartzen ez duten 29
Estaturen zerrenda. Honek ez du esan nahi gehiago ez dagoenik. Estatu-izenak
ingelesez daude:
Amerika:
Antigua and Barbuda, Canada, Panama, Puerto Rico, Saint Vicent and the
Granadines, United States of America, Uruguay, Virgin Islands.
Europa:
Belarus, Belgium, Czech Republic, Denmark, Finland, France, Great Britain,
Greece, Ireland, Italy.
Asia:
Korea.
Afrika:
Angola, Cameroon, Swaziland.
Ozeania:
Cook Islands, Federated States of Micronesia, Guam, Palau, Papua New Guinea,
Samoa, Solom Islands.
------------------------------
Hona, aldiz, euren Kirol Batzorde Olinpikoetan xakea kirolatzat onartua
duten 23 Estaturen zerrenda:
Amerika:
Barbados, Brasil, Colombia, Mexico, Netherland Antilles, Trinidad and
Tobago.
Europa:
Armenia, Azerbaijan, Former Yugoslav Republic of Macedonia, Malta, Portugal,
Spain.
Asia:
Hong-Kong, India, Lebanon, Malaysia, Peoples Republic of China,
Philippines, Qatar, Saudi Arabia, Singapore, Viet Nam.
Afrika:
Ez dago batere.
Ozeania:
Fiji
----------------------------
Konprobatu ezinik, oraingoz behintzat, zein irizpide duten indarrean beste
149 Estatutan.

Bidaltzailea: Amatiño. Noiz: 13:20