eibar ataleko mezuak
[deia]  [eibar]  [aktualitatea] 

22 Apirila
2004

Eguraldi birtuala

Gaur, kafia hartzen neguala mostradore-ertzian, agure ezagun bat hurreratu
jata:
-- Kaixo Amatio, ze moduz habil?
-- Hamentxe, egualdi ederraz...
-- Bai, horixe esan jok telebisiuak.

Bidaltzailea: Amatiño. Noiz: 04:11
05 Maiatza
2004

Solac eta plantxak

Oso oker ez banago gaur erabaki da Eibarko Solac behin betirako ixtea: 37
langileetatik, 16 Gasteizera eta 23 etxera.
Garai batean nik uste nuen munduan egiten ziren eskuko plantxa guztiak
Solac-en egiten zirela. Ezta besterik zegoenik ere Eta, gezurra dirudien
arren, ni plantxa artean bizi izan nintzen 35 urte kunplitu arte...
Nere errekorda, makinako plantxaz, 32 fraka orduko izan zen.

Bidaltzailea: Amatiño. Noiz: 13:20
06 Maiatza
2004

Sacamantecasa

Gaur aurkeztu da Donostian "Romasanta" filmea. Otso-gizonaren inguruan
Galizian omen diren kondairei buruzkoa da, "sacamantecas" beldurgarria
tarteko.
Nik uste nuen "sacamantecasa" gure inguru honetakoa zela. Txikitan,
behintzat, horren beldurretan ibili izaten ginen. Gasteizen, berriz, orain
dela ehun urte inguru bizi izan zen baserritarra omen, merkatura bidean
zihoazen emakumeak jo-ta kanalean zabaltzen zituena.

Bidaltzailea: Amatiño. Noiz: 08:20