24 Maiatza
2004

Faisan lumak eta miseriak

Rouco berriro protagonista. M-11ko hileta ofizialean esandakoak:
"Nacionalismo exacerbado" delakoa salatu zuen Roucok orduan. Exarcebado
hori sumindu bihurtuz euskaraz, Erlijio suminduak kritikatzea ahaztu
zitzaiola aipatu zuen Amatiok Deiako artikulu batean eta Eibartarrak
zerrendan.
Oraingoan, "lujo exarcebado" edo "pribilegios exacerbados" edo antzekorik
ez zuen aipatu Roucok (ez dakit adiera hauetan 'sumindu' kalifaktiboak
balio duen). Eta horiek ere izango dute, munduko terrorismoetan zerikusiren
bat. Harrokeria koloniala eta aristokratikoa, eta zapalduen miseria:
alderaketa hori agerikoegia da.
Eta hain urrutira joan gabe ere, sozialista berri hauek, benetan, irudi
tristea ematen... Zapateroren oso gertuko bat bada, Trinidad Jimenez,
alkatetzarako porrot egin zuen Gallardonen pare. Joan den astean ikusi nuen
saltoka Gallardon besarkatzen Olinpiaden hautagaitzan oraingoz aurrera
doalako Madril. Eta gero, ezkontzan ere ikusi nuen (begira egon nintzen
TB-n, bai), buruan faisan lumak edo nik zer dakit zeramala...
Bitartean, Eibarren zinegotzi sozialistak bizkarzainekin dabiltza ezinbestean.
Batzuen faisan lumak eta hemengoen egoera, hori ere alderaketa latza,
patetikoa, egiten zait, eta honetan Roucok ez dut uste zerikusi askorik
daukanik. Beste norbaitek hartu beharko luke erantzukizuna. Baina Espainiak
ondo funtzionatzeko, Espaa va bien esateko, telebistatik "ondo emateko",
ez da behar hemengoa konpontzerik. PP-k bazekien hori, eta PSOEk ere
badaki, tamalez.


Bidalketa: moblog (21:44) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
There is no comment.
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun