17 Maiatza
2004

Fernando Pessoa eta Interneteko txakurra: troll bat sartu da Sustatun



Troll bat sartu da Sustatura, Iban Zaldua eta
Xabier Mendigurenen artean adostu/idatzitako liburu promozio baten harira,
jendea molestatzera. Fernando Pessoa ezizena erabili du. Nik erantzun egin
nion, honela:

Ba idatzi zuk gustuko dituzun liburuen berri, eta "Zeuk idatzi" aukeran
klikatu.

Interneteko txakurrarena badakizu, ezta? fernando pessoa ezizenarekin
sinatzen zuen txakur bat bazegoen, eta bere lagun txakur bati esan zion
behin etxean:

- Interneten inork ez daki txakurra naizela eta Pintto dela nire benetako
izena.

Eta beste txakurrak erantzun zion:

- Baina denek dakite tontoa zarela.

***************************

Interneteko txakurrarena ez da nik asmatua, noski. The New
Yorker aldizkarian azaldu zen Interneteko prehistorian, 1993an. Mezu
honekin pegatu dut irudia.

Pessoa delakoak bere kexuetan esaten den guztia kaka besterik ez da:
totxoak idazten direla,
Interneteko copypastearen kalitatea, anonimotasunaren inguruko
filosofaldiak, errespetuaren arauena. Dena gezurra, dena kaka. Zera da
asunto honen egia, benetako koxka: troll bat da hori. Troll bat da
Interneteko foro edo halakoren batean "joditzeko" helburuarekin sartzen
den bat. Batzuetan, sartzeko unean forma konstruktiboak erakusten ditu,
baina bere asmoa suntsitzea da. Kasu honean troll-aren helburua da:

- Sustatu bera eta han jendeak egiten dituen aportazioak zapuztea

- edo, beharbada, Elkarren liburu promozioa eragoztea Sustatun

Baina helbururako jomuga taktikoa ez da Sustatu. Jomuga dira Iban Zaldua
edo Xabier Mendiguren. Taktika da lagun horiek akojonatzea, horiek
beldurtzea ez
daitezen ausartu erreseina edo totxo gehiago bidaltzen. Hau ere oso
teknologikoa da, oso Internetekoa: FUD taktika esaten zaio. FUD = Fear,
Uncertainty, and Doubt.

Fear: Zaldua edo Mendiguren kikildu.

Uncertainty: argudio guztiak (totxoak, copypastearen
kalitatea eta filosofia...) despisterako gezurrak besterik ez dira.

Doubt: anonimoarekin berriketan, nor ote? ezagutzen ote dut?

Errespetuarena, jakina, pertsonei aplikatzen ahal zaie. Fernando Pessoa ez
da pertsona bat, ex-pertsona bat da, Monty Pythonen loroa baino hilago
dago. Pintto txakurra da. Eta troll bat troll bat da.


Bidalketa: moblog (00:14) | Permalink | Erantzunak (2) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
Re: Fernando Pessoa eta Interneteko txakurra: troll bat sartu da Sustatun

Fernando Pessoa ez da troll bat.
Fernando Pessoak literatura asko irakurtzen du. Literatura maite du.
Totxo bat da liburu iruzkin bat hemen eta han argitaratzen ibiltzea. Copy pastea negargarria da, eta hori publikoki adierazi dezake edonork.

Troll baten helburua deusestatzea bada ere, Fernando Pessoaren helburua ez da hori, eta hori jakin behar zenuke.

Fernando Pessoak harreman pertsonala dau, Iban Zalduarekin, Xabier Mendigurenekin eta Castillo Suarezekin.

Fernando Pessoa luisito fernandezen laguna da.

Elkarreko liburuak erosten ditu, poesia irakurtzen du eta Sustatura egunero sartzen da. Posteatzen du, informatzen du, bultzatzen du. Eta gauza asko esaten ditu. Batzuetan Fernando Pessoa bezala, bestetan beste anonimo batzuk erabilita. Fernando Pessoak uste baitu, anonimoak gauza ederra direla, copy pastea baino zinez ederragoa.

Fernando Pessoak badu bere IPa 80.58.42.44
eta?

Fernando Pessoak denetarik irakurtzen du. Fernando Pessoak Internet biziki maite duelako.

Fernand Pessoa, edo Alberto Caiera... edo

Bidaltzailea: Fernando Pessoa ez da troll bat . Noiz: 2004.05.20 03:56
Re: Fernando Pessoa eta Interneteko txakurra: troll bat sartu da Sustatun

Ez zait gustatzen halakoetan polemizatzen ibiltzea, baina kontua nahikoa pertsonala bihurtu denez, eta, Luistxok ondo asmatu bezala, pixka bat kikildu ninduenez Fernando Pessoaren erantzunak, hementxe esateko ditudanak.
a) Eskerrak harreman pertsonala dugun, ohar horren egileak eta biok. Falta da zehazteko adiskidantzakoa ote den, edo bestelakoa. Nik behintzat, haren mezuak irakurrita, ez dakit.
b) Kontua Xabier Mendigurenek kontatu bezala izan zen: nik hari testua pasatu, Word-en, eta hark Sustatu-n zintzilikatu, horretarako egokia ikusten zuelako. Baina horretarako propio egindako testua zen, Sustatura (nire kabuz edo beste norbaiten bitartez) bidaltzen ditudan guztiak bezalaxe: aurreko egunean egindako aurkezpenean oinarritu banintzen ere, ez zen testu berbera; gauza batzuk gehiago (eta batzuk gutxiago) baitzituen. Alderantziz ere egin dut: testu bat Sustatura bidali, gero ikusi egokia izango litzatekeela paperean argitaratzeko (adb. Ostiela!-n), berrikusi, gauza batzuk gehitu, beste batzuk kendu, eta han argitaratu. Irakurle batzuk berdinak izango dira, eta horientzat ez du akaso interesik izango, baina beste batzuk, ziurrenik, ez dira berdinak izango. Eta agian haiek interesa izango dute eta guzti...
c) Luzeak ateratzen zaizkit gauza hauek, badakit. Sakontasun minimo bat lortze aldera, beharrezkoa iruditzen zait, batzuetan. Txapa bat? Akaso. Irakurleak erabaki beharko du irakurriko dituen ala ez, ezta?
d) Nire ohitura hau da, bestalde: testu bat Sustaturako idazten edo apailatzen dudanean, testu-prozesatzaile batean egiten dut beti. Eta gero, amaitu ondoren, hor itsasten dut. Segurtasunagatik egiten dut hori. Horren txarra al da?
Besterik gabe, eta Luistxori animoak emanez, agur.

Bidaltzailea: . Noiz: 2004.06.08 06:46
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun