11 Maiatza
2004

Gumball 3000 Euskal Herrian: kontrol barik



Hauek ez ditu Guardia Zibilak gelditu, gure lagun Imanoltxu ez bezala.

Atzo telebistan luze... eta prentsan ere bai gaur: Gumbal 3000 rallya edo
dena delakoa.

Katalunian atxilotu dituzte batzuk, makarra aberats batzuk Ferrari eta
Porscheekin zihoaztelako 250 km/o abiaduran autopistatik. Jende ezaguna ere
badabil idiotarena egiten, Adrien Brody oscarra duen aktorea adibidez (The
Pianist)

Kontua da makarrada hau Internetetik antolatua eta iragarria dagoela, eta
maiatzaren 4an eta 10aren bitartean, egin izan dela... ba, hara, joan den
astean Euskal Herrritik igaro ziren. Autopistaz igaro zuten Euskal
Herria... Non ote ziren Guardia Zibilaren kontrolak edo Ertzaintza?

Batzuk kontrol barik lasai asko ibiltzen dira.

Beren web flasherotik (
http://www.gumball3000.com/
) mapa atera dut irudi gisa.

Euskal Herriko errebuelta hori nondik hartuko zuten ez dakit. Leitzarandik
edo Etxegaratetik baino, Basauriraino joango zirela, ordaindutako
autopistatik segitzeko Burgos aldera...



Bidalketa: moblog (01:07) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
There is no comment.
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun