01 Apirila
2004

Eibartarrak, talde eraginkorra

Laster sei urte beteko ditu Eibartarrak posta-zerrendak. 7500 mezu Yahoo-n
pilatuta, aurretik eGroups eta aurretik Makelist zeritzon zerbitzu honetan.
Aurrera egiteko momentu bat.
1. Zerrenda
Esan diezaiogun agur Yahoo-ri, eta goazen, artxiboez kargaturik, harpidedun
eta guzti, software libre eta euskaldunera.
Trasladatu dezagun eibartarrak Postaria.com-ek darabilen azpiegiturara.
Ikus http://www.postaria.com
Urtean gastutxo bat edukiko du, baina ez oso handia (100 bat euro).
Aukera gehigarriak ere izan ditzake: Google bidez bilaketa zehatzak egiteko
aukera Eibartarrak-en artxiboetan (orain oso murriztua dago aukera hori
Yahoon).
2. Webgunea
Eibar.org ere sortu genuen, eta hor daukagu estankatuta. Baina hosting eta
email arazoak zirela eta, ostatatze zerbitzua aldatu genuen, eta orain
USAko bazterren batean dago, azpiegitura oso interesgarri baten gainean.
Uste dut, baietz, Eibar.org-i ere bultzadatxo bat eman dakiokeela. Nola?
blog-gintzaren eskutik.
- Adibidez: Dokumentazio jenerala pilatzeko toki komun bat bazkideentzat,
eta gero blog pertsonala nahi duen eibarnauta bakoitzak. Estruktura gutxi,
baina bakoitzak bere txokoa eta bere martxa izateko aukerarekin.
Amatio-Blog, Txikillana-Blog, Leire-Blog... Luistxo-Blog martxan dago jada
Interneteko beste bazter batean. Nahi duenak blog-a, izan beza, eta ez
duenak nahi, ba ez.
Blog publikazioa inoiz baino errazagoa izango litzateke. Mezu bat bidali
helbide batera, eta taka! argitaratua zure webgunetxoan.
3. Zerrenda + Webgunea + Blog-gintza...
Zerrendako mezuak blog espezifiko batera ere ekar zitezkeen... artxibo
gehigarri gisa balio dezan. Bide batez, XML bidezko informazio jarioa ere
emango luke gure taldeak Interneten... Zer da rollo hau? erreferentzia pare
bat:
http://www.sustatu.com/1078930682
http://www.bloglines.com/public/euskaraz
Egiazki, rollo bat da, eta astuna gainera, baina rollo inportantea, sinistu!
4. Elkartea
Eibar.org elkarteak gutxienez balio behar du bada, urtean afaritxo bat
egiteko, ezta? Kontu hauek komentatzeko ere elkartu beharko ginateke.
Aurtengo udaberrian, Eibartarrak zerrendak urrats inportantea eman behar
du. Sei urte beteko ditu. Ez da hain umea jada. Gauez ez du jada txixa
egiten. Konfiantza eman behar diogu.
Luistxoo


Bidalketa: moblog (08:07) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
There is no comment.
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun