Gustatu zait; istorioak sinesgarriak dira, batzuk oso hurbilekoak.
Karmeleri irakurri diot emakume galduen inguruko istorioak direla, nik galduak baino bizirauteko borrokan sentitu ditut, isiltasunean, barrura begira, barne muinetara begira.
Gainera, laburmetraiak egiteko modukoak iruditu zaizkit batzuk.
Arantzaren bat ere aipatzearren, ipuin batzuk bukaera azkarregia dutela irudi zait; bukaerako sentimenduen inguruan pittin bat gehiago gustura irakurriko nuen.

Youtuben, Karmele Jaio liburuaren aurkezpena egiten (3 minutu).
Idatzi artikulu bat