Hona bi, gomendioak aintzakotzat hartzen dituzun horrentzat:
"Nora ez dakizun hori"

Egilea: Iratzi Jimenez.
Oso oso gustura irakurri dut, harrapatu egin nau eta ziztu bizian irentsi dut. Fikzioa errealismoz atondu du Iratik, oso sinesgarri bihurtu arte.
Getarian kokatu du Uxue Alberdi idazle-bertsolariak Aulki-jokoa liburua. Aita du getariarra Uxuek eta herriko kontu asko kontatu dizkiola argi gelditzen da liburuan.
Oso irakurerraza da eta kuttuna kontaketa. Gustura eta ziztu-bizian irakurri dut.
Hirugarrena, ausardi pittin batekin gomendatuko dut, ez baitut oraindik amaitu. Halere, oso gustura hasi naiz irakurtzen eta oso itxura ona hartu diot.
"La lutte finale"

Egilea: Joxean Agirre
Idatzi artikulu bat