EUSKARA “MAKARRONIKOA”
- ABER, lagunok!
- BENGA, denok barrura!
- BUENO, badakizue nor naizen, NO?
- KLARO, ez badakizue, PUES esan egin beharko!
- OSEAKE… ni ikustera etorri zarete?
- HOLA, Xilberio, zer moduz hago?
- AIBA, Manolo, hi ere hor al haiz?
- JODER, hi! LAHOSTIA izan duk gaur goizekoa!
- Bai, motel, ABER zer esaten duten gaueko PARTEan!
- HOMBRE, gauza handirik ez ditek esango!
- ENFIN, zer egingo zioagu…
- Hi, hasi hadi YA, KOJON!
- BALE, hasi egingo nauk, SINMAS!
- Hi, mutiko, mikrofonoa ekarri! ESKE eztarria…
-
JODER, Benito, hasi hadi behingoz! Bestela, FUERA!
- Bai, HOMBRE, ESKE ez gaituk hona KIETO egotera etorri!
- DEAKUERDO, oraintxe hasiko nauk!
- Ikusiko duk, DEPUTAMADREKO ANBIENTEA jarriko diat!
- VAYA, VAYA! SI hemen dago Haritz KON LOS KOLEGIS…
- PUES, KLARO, zu bezala! NOTEJODE!
- Eta zure neska non LETXES dago?
- Etxean geratu da ikasten, PORKE bihar etsamina dauka
- OSEAKE… gaur lagunekin DE MARTXA!
- BUENO, bestela ere DA UN POKO berezi, e!
- HOMBRE, KIENMAS KIENMENOS, ia neska guztiak!
- TIO, NO TE PASES, denak ez! Batzuk joaten dira, bai, EN PLAN…*
- BUENO, eta zer moduz bestela?
- Ondo! Eta zu ere DEPUTAMADRE ikusten zaitut, CABRONAZO!
- JODER, Eneko, barrako mutila ez al da Johnny “Tximas”?
- Da tipo bat SUPERJATORRA, tio! Australiano!
- KOJON, PUES berarekin hitz egitera noa!
- BENGA, egongo gara! ADIOS!
|
EUSKARA TXUKUNA
- EUP, lagunok!
- EA, denok barrura!
- TIRA, badakizue nor naizen, EZTA?
- JAKINA, ez badakizue, BADA (BA) esan egin beharko!
- ORDUAN (BERAZ)… ni ikustera etorri zarete?
- AUPA (EUP, KAIXO), Xilberio, zer moduz hago?
- ENE (DEDIO), Manolo, hi ere hor al haiz?
- DEDIO, hi! MARKAKOA (IZUGARRIA) izan duk goizekoa!
- Bai, motel, EA zer esaten duten gaueko albistegian!
- TIRA, gauza handirik ez ditek esango!
- TIRA, zer egingo zioagu…
- Hi, hasi hadi BEHINGOZ, DEDIO!
- TIRA, hasi egingo nauk, BESTERIK GABE!
- Hi, mutiko, mikrofonoa ekarri! IZAN ERE, eztarria…
-
Hi, Benito, hasi hadi behingoz! Bestela, KANPORA!
- Bai, GIZONA, ez gaituk hona GELDI egotera etorri!
- EDERKI (ONDO), oraintxe hasiko nauk!
- Ikusiko duk, PRIMERAKO (KRISTOREN) GIROA jarriko diat!
- KONTXO, KONTXO! Hemen DA ETA gure Haritz LAGUNARTEAN…
- BADA, NOSKI, zu bezala! HAU LARRUTARIA!
- Eta zure neska laguna non KRISTO da?
- Etxean geratu da ikasten, bihar azterketa izango DU ETA!
- BERAZ (ORDUAN), gaur lagunekin JO TA KE parrandan!
- TIRA, bestela ere berezi samarra da, e!
- HI, GEHIAGO EDO GUTXIAGO, ia neska guztiak!
- JESUS, GIZONA, denak ez!
- TIRA, eta zer moduz bestela?
- Ondo! Eta zu ere PRIMERAN ikusten zaitut, ALU HORI!
- DEDIO, Eneko, barrako mutila ez al da Johnny “Tximas”?
- OSO mutil JATORRA ( EZIN JATORRAGOA) da /duk! Australiarra!
- KONTXO, BADA berarekin hitz egitera noa!
- TIRA, egongo gara! AIO! HURRENA ARTE!
|
Idatzi artikulu bat