2008/06/20 10:54:01.466 GMT+2

Etsita nago!

Onartu behar dut: gustura oraintxe desagertuko nintzateke  eta 100 urte barru bueltatu (famili eta guzti). Ah, baina baldintza batekin: Euskal Herri euskaldunera itzultzekotan.
Euskara biziberritu dadin lanean eta eguneroko bizitzan tinko jarraitzen dudan arren, ETSIPENA gailentzen ari da niregan.
Beste belaunaldi bat, bi edo hiru galdu dira dagoeneko normalkuntza prozesuan. Seguru nago, nahiago nukeen arren oker egon.
Bi bizipen konpartitu nahi ditut zurekin:
Orain aste bete ikastolako guraso euskaldun bati "zergatik ari zara nirekin gaztelaniaz?" galdetu nion, biok bakarrik ari ginenean hizketan. "Porque es lo que me sale" esan eta alde egin zuen, minduta, kristoren astakeria esan banio bezala, deabrua ikusi balu bezala. Ikastolan ikasitakoa, 1975. urtean jaiotakoa eta ikastola bateko jangelan lanean dabilena. Arranopola!
Nora iritsiko gera holako jarrera duen jendearekin?

Orain hilabete batzuk, ikastolako guraso talde bat bazkaltzen ari ginela, euskaraz hitz egiteko gaitasunik ez duen arren, ulertu dezente egiten duen batek oso modu bortitzean, haserre bizian hari gaztelaniaz hitz egiteko ohiukatu zidan. Inguruko inork ez zion aurre egin, nik ere ez. Hilabeteak pasa dira eta lehenago baino gaztelania gehiago erabiltzen da talde horretan.
Nola irauliko da egoera, ulertzeko ere ganorarik, esfortzurik egin nahi ez duen euskaltzalez inguratuta baldin bagaude? Euskaldunok euskara gehiago erabiltzen ez badugu, eta erdaldunen ulermenaz baliatzen ez bagara, jai dugu.
Hor dago askatu beharreko korapilo bat nire ustez. Euskaldunok euskaraz egitea aurrekoak gaztelaniaz erantzungo badigu ere.
Zuk nola bizi duzu kontu hau?

Nork: marije.2008/06/20 10:54:01.466 GMT+2
Etiketak: euskara | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Marije!

Etsiak jota egoteko motiboak euskaldun euskaltzale askok dizkinagu. Inguru ez oso urrutikoetara jo besterik ez dinagu horretarako. Inguru gertuko horrek, hala ere, esperantzarako izpiak ere zabaltzen zizkigun. Animoa penduloaren moduan ibiltzen degula iruditzen zaidan.

 Normaltasunez euskaraz bizi nahi eta hori lortu ahal izateko egunero borrokan ibili beharra gogorra dun, baina goiari eutsi beharra zagon. Hi bezelakoen irmotasunarekin eta egiazko neurri politikoekin, 100 urte barru gure Herria benetan Euskal Herria izango dun. Ez egin dudarik!

Bitartean hemen eta orain lanean segi beharra dinagu.

Besarkada bat,

Imanol.

Nork: Imanol.2008/06/24 15:44:45.968 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)