Azken hilabeteotako gertakari politikoek une historiko batean bizi garela adierazten didate, esperantzaz beteriko garai batean.
Dena den, nire inguruan gaia aipatzen dudan oro, gogo bizirik ez dut sumatu gaiaz jardun eta etorkizun oparoago batekin amets egiteko.
Badut lagun bat, Jon Kepa, hauteskundeen aurretik ere "politikaz hitz egin beharra aldarrikatzeak energien mugimendua sortzen du, eta energia hori ezinbestekoa dugu garai berriari ekiteko" zioena.
Ni, behintzat, konbentzitu ninduen.
Abuztuaren 7ko Berrian, Pako Aristik idatzitako artikuluak -Zurea nire, nirea gure- oso ondo biltzen du, laburbiltzen, uneko bere bizipena; primeran laburbiltzen du nik ikusten dudana.
Esperantzaz beterik esperantzari begira leihotik.
2011/08/11 13:12:52.970 GMT+2
Esperantzari -utopiari- begira, leihotik
Nork: marije.2011/08/11 13:12:52.970 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat