Gaur larrialdietara joan naiz Perurekin.
-Ze hatzetan duzu mina? -galdetu dio Peruri sendagile jatorrak gaztelania ezin jatorragoan.
Peruk hatzamar zauritua erakutsi dio baina ondoren niri begiratu dit eta biok isilik geratu gara.
-Laugarrena da hori.- sendagileak.
-Ze izen du?-nik.
Pixkat pentsatu ondoren,
-Anular. Berak.
Gelatik irten garenean hatz-izenak ikasi behar ditugula esan diot Peruri. Hiztegia behintzat osatu dut:
erpurua-pulgar
hatz erakuslea-indice
hatz luzea-corazón
hatz nagia-anular
hatz txikia-meñique
Diagnostikoa: hatz nagia bihurritua.
2008/02/06 18:27:10.585 GMT+1
Eskuko hatzak
Nork: marije.2008/02/06 18:27:10.585 GMT+1
Etiketak: marije | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat