Aldundiarekin harremanak euskaraz izan nahi al dituzu?
Aitorpen modalitatearen arabera bereizi daiteke eman behar dituzun urratsak:
internetez, paperean, autolikidazio proposamena onartuta edo aitorpen mekanizatuaren kasuan egin beharrekoa zehaztu dute Ogasuneko Euskara batzordekideek.
Hona hemen eman behar dituzun urratsak.
Interneteko aitorpena:
- Interneteko nabigatzailearen hizkuntza konfigurazioan, euskara aukeratu;
- Aldundiaren webetik Zergabidea laguntza programa jaitsi eta aitorpen berria sortu;
- "Aitortzailaren datuak" atalean, euskara aukeratu komunikazio hizkuntza moduan;
- "Datu pertsonalak" atalean: a) Euskara aukeratu Ogasunarekiko harremanetan hobetsitako hizkuntza; b) Identitate eta harreman datu jakin batzuk beste foru departamentuei uztea baimendu.
Paperezko inprimakia:
Inprimakiaren lehen orrian:
- Euskara aukeratu Ogasunarekiko harremanetan hobetsitako hizkuntza;
- Identitate eta harreman datu jakin batzuk beste foru departamentuei uztea baimendu.
Autolikidazio proposamena:
- Proposamena onartzean: a) 902 100 040 telefonora deituz gero, 1 zenbakia sakatu, Errentakoekin euskaraz egiteko; b) Internetez eginez gero, 3. pausoan harremanak euskaraz izan nahi dituzula aukeratu.
- 030 eredua bulego tributario batean aurkeztu edo korreoz bidali, identitate eta harreman datu jakin batzuk beste foru departamentuei uzteko.
Aitorpen mekanizatua:
- Euskaraz zuzendu errenta bulegoko errenta teknikariari;
- Teknikariari aitorpenaren likidazioa euskaraz egiteko asmoa adierazi;
- Teknikariak galdetzean , Ogasunarekin harremanetan hobetsitako hizkuntza euskara aukeratzen duzula erantzun;
- Identitate eta harreman datu jakin batzuk beste foru departamentuei uztea baimentzeko, 030 eredua aurkeztu: a) Aitorpena bulego tributario batean egiten baduzu, erregistroan aurkeztu eredua; b) Aitorpena errenta bulego batean egiten baduzu, harrrako langileak hartuko dizu eredua.
Idatzi artikulu bat