2009/10/11 15:39:19.371 GMT+2

Erlaitzetako festa



Orain bi aste Kalapie taldearekin Erlaitzetako festan izan ginen. Hendaiatik Sokoararterainoko kostaldeko errepidea itxi zuten, urtero legez, festa erraldoi bat antolatuz bertan. Bizikletan joan ginen 30 bat lagun topoa hartuta. Joanean Askaineraino hurbildu ginen hamaiketakoa hartzera eta bazkaldu, erlaitzetan bertan egin genuen. Etxerako bidean Abbadya gazteluan musika entzuteko aukera ederra izan genuen. Jende asko zebilen, batez ere arratsaldean; oinez, bizikletan, txu-txu trenean, zaldi-gurditan, skate gainean (gazte batek jende multzo baten kontra egin eta haur txiki bat konortea galduta utzi zuen; taldekide batzuk testigu izan ziren), patinetan (Donostiako Roller taldekoak)...

Jende gehitxo arratsaldean, hori kenduta, jai ederra, berritzailea iruditu zitzaidan; marmokaz josi zuten zelai bat, kometa zuriz beste bat, tailerrak, txori-behagunea, musika...

Hori bai, festa frantsesa da ia guztiz, euskal kantuen herritar taldea salbu.

50 kilometro egin genituen.


Nork: marije.2009/10/11 15:39:19.371 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)