2006/07/08 21:36:50.409 GMT+2

Emunkideak San Ferminetan

Ederki pasa dugu.

Niretzat lehen aldia izan da. Ez dakit errepikatuko dudan baina gogoangarria izan da.
Hamar eta hamabost lagun inguru ibili gara parrandan. Ostiralean lanak korrika amaitu eta Mutiloa Behea herrian bildu ginen. Han ohiturak jarraituz, lehen marianitoa edan eta lo-sakuak etxe dotore batean utzi genituen. Autobusa hartu eta Iruñara abiatu ginen. Laurak izango ziren bazkaltzen hasi ginenerako. Zezena eta ajoarrieroa eskaintzen zituzten menuan eta guk, noski, ez genituen aukeratu. Bazkalostean laupabost kanta abestu eta kalera irten ginen. Katxiak izan genituen lagun alde zaharrean zehar, beno txalapartariak ere bai. Jende ezagunarekin topo egin genuen eta larrain-dantza dantzatu Gaztelu plazan. Ogitartekoak kalean jan genituen, ia gauerdia zen. Ordurako akordioa sinatua genuen. Hitanoa izango zen gure ikurra gau hartan. Isuna ere ipini genion geure burua bete ez bagenuen ere. Ligatu zuenik ere izan zen. Ez galdetu. Goizeko lehen ordutan etxeratu ginen "zaharrak", goizean entzierroa ikusteko grina baikenuen. Etxera-buelta luzea izan zen. Jaikitzeko ordua iritsi denean etorri dira besteak. Hori bai, Iñaki berriro ere Iruñara abiatu da gurekin.
Une latza bizi izan dugu zazpiak inguruan. Estafetara iritsi nahi genuen eta zezen-plazako kaletik joatea otu zaigu. Izkin batean ia arnasa hartu barik gelditu gara. Ni izutu egin naiz. Ezin nuen aurrera ez atzera egin. Ezin gorputza mugitu. Zeharo zapaldua sentitu naiz. Une gogorra izan da. Iñaki eta Amaia ere larri ibili dira. Unerik txarrena izan da. Halere gau-txoriak antzeko egoeraren bat bizi izan dute gauez Jarauta inguruan. Balantzean hauxe izan da txarrena.
Azkenean eta ia etsita geundenean (zazpiak baino lehen sartu behar da ibilbidean, bestela ez dute uzten sartzen) lortu dugu Uxueren etxepera iristea. Han egon gara inguruko jendeari so. Batzuk lehen solairuetara igo nahian, gas-hodiak helduleku erabiliz, bizilagunen erreguei mespretxus...
Sartu gara Estafeta kaleko Uxueren etxera. Ze atari txukuna eta polita. Ze esanik ez etxea. Kanpotik eztua diruena barruan zabala da. Bere amak, Uxuek eta lagunak primeran zaindu gaituzte. Gosari goxua eskaini digute. Leihotik so egon gara. Oso entretenigarria eta interesgarria izan da. Estafeta kalea oso osorik ikusten genuen. Garbiketa fase guztiak ikusi ditugu. Udaltzainen gogortasuna, bortizkeria batzuetan, gazteen oldarkeria eta ausardia besteetan. Merezi izan du.
Ikusi argazkiak hemen.

Nork: marije.2006/07/08 21:36:50.409 GMT+2
Etiketak: emun | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)