2009/11/16 12:34:54.392 GMT+1

Emakumeak-kableak, gizonak-kaxak; eta txirularia

Betiko gai bat oso modu umoretsuan aurkezten du Mark Gungor-ek bideo honetan: gizonen eta emakumeen garunaren funtzionamenduaren arteko amildegiaz dihardu. Merezi du ikustea, batez ere tartetxo bat farrez egon nahi baduzu. Nik bat egiten dut tipo honen ideia nagusiekin, halere, zorionez, ez dira estankoak; badago gizonik emakumeen moduan jokatzen duenik, emozioei leku eginez; eta alderantzizkoa ere gertatuko da, ziur, ziur?

Beste bideo honek, aldiz, ahozabalik eta zeresanik gabe utzi nau. Ez dakit sinpleki ulertu daitekeen edo sakonki. Ea zuri ze iruditzen zaizun. Txirularia aurkezten dizut.

Nork: marije.2009/11/16 12:34:54.392 GMT+1
Etiketak: umorea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)